2011/03/13


Gustuko dut nire bizimodutik irteteko atea zeharkatzea
larrialdietarako atea gurutzatzea eta bizkarrean ixtea
eta aurrera begiratzea,
esturaz seinaleztatu gabeko bideak urratzea,
astetik kanpo geratu diren egunetan bidaiatzea.
Gustuko dut zuhaitzei begiratzea zuhaitzei begiratu behar zaien bezala
bidalketa masiboetan bidaltzen dizkiguten paradisuzko argazkietan sartu
eta haizea besarkatzea
Gustuko dut hori egitea argazki horretan jaio banintz bezala sentitu arte
bertako elementu edo partikula izango banintz bezala;
hori ezinezkoa da ordea,
larrialdietarako ateak, zoritxarrez, itxi eta ireki egiten dira,
ateak bi aldeetara zeharkatzeko eginak daude
eta nire bizimodua paradisuan amesteko.



1 comentario:

  1. Gustorago geitu haizela testu luzeagoa idaztean? XD
    Portzierto, argazkia hirea al dek? Ederra!

    ResponderEliminar