2011/05/20


Senegaldik ihes egin zuen, heriotza ikusi baitzuen han.
Euskal Herrira iritsi zen itsasoz;
ordu asko eman zituen igerian
eta azkenik Kantauri Itsasoan arrantzatu zuen senegaldar etorkinak.


Arkeologoek bizimodu bitxi baten aztarnak aurkitu dituzte
"baserriak" irakurri dute dokumentu zaharretan;
ez dakite, ordea, noraino egin behar dugun atzera,
ezin kokaturik dabiltza historiaren arrasto luzean.
Berdin diola aipatu dute azkenik, antzinako aroan paratu dituzte eraikin bereziak,
aurrerabidearen deskubrimenduari handitasuna eman nahirik.