2011/01/26


Kia ora esan zenidan, ez nituen hitz horiek ezagutzen
baina zure begiek mezua zabaltzen zuten, pergaminoa bailitzan
eta gaur hitz horiek itzuli nahi dizkizut keinu batez.


Batzuetan, munduak muin egiten digu,
orduan gu gara izar iheskorrak,
gure bizimodutik ihes.


2011/01/16

2011/01/10


Hogeita bat mende pasa zaizkigu gainetik
Amonak ez daki josi gabeko sareak harrapakin gehiago ematen dituela
eta bilobak artoa leihoetan hazten dela usten du,
eta honi aurrerabidea esaten diote.


2011/01/05

Norbaitek ogi pusketa bat utzi zion,
Norbaitek maitasun keinua eman zion,
Norbaitek begirada errukiorra oparitu zion,
Askoz lehenago, ordea, norbaitek begiak lapurtu zizkion.

2011/01/03

Bizitzak dardar egin zuen eta elkar hartuta
uhinek zizelkatutako olatu handienak gainditu zituzten.


2011/01/02




Bihotzetik lehertutako ezpalak hegan doaz,
behingoz aske izango balira bezala;
oinazearen aztarna baino ez dira.