2011/09/15


Egun euritsu batean porturatu zen lurralde ezezagunean, aspaldi izan zen hori;
orain lurraldea ezagutzen du eta lurraldeak bera, aingura bota zuen.
Partitzeko unea dela erabaki du, egunak, asteak, urteak joan direlarik.
Alferrik da, ordea, denborak aspaldi ihes egin zion
eta dagoeneko ez da orduko euritan bustiko.