2010/12/31

Gure baitan bilduta munduratzen gara
eta heriotzak uzten gaitu agerian, biluzik, zabal-zabal;
bitartean bakanka irristatzen zaizkigu harribitxiak.

2010/12/30

Gustuko dut munduan eseri eta beha jartzea, nor garen asmatu nahian;
erantzuna mundua bera dela jakin arren.

2010/12/28

2010/12/27


Ihes egingo duzu, baina lorratza jaioko da
zure pentsamenduak urratutako bidean,
ihes egingo duzu eta ohartuko zara,
jomuga irteerako puntu bera dela.


2010/12/26


Haize erauntsia izan zen atzo, trapu zaharrak ere astindu zituen,
gure arteko sareak, ordea, hor dirau; haizeak zuloetatik egin zuen ihes
eta gu harrapatuta gaude.


2010/12/23

Abian da nire asmoa

Literatura eta argazkigintza uztartzeko saiakera izango da hau. Edozein aipu, ohar, iruzkin edo kritika egin nahi baduzu, ez izan beldurrik.